Tu Euskaltel
Euskaltel Zurekin

bilaketa aurreratua

Kultura Festak Euskaltel 2017 Donostia Aste Nagusiko Su Artifizialen Babeslea
 

Euskaltel 2017 Donostia Aste Nagusiko Su Artifizialen Babeslea Berria Pil-Pilean

 

SU FESTAREN NAZIOARTEKO LEHIAKETA

Abuztuak 13-20

Donostiako Su Festaren Nazioarteko Lehiaketaren kartela

Aurten ere, Donostiako Su Festaren Nazioarteko Lehiaketaren babesle izango da Euskaltel. Abuztuaren 12tik 19ra bitartean izango da lehiaketa.

Hauek dira aurtengo lehiaketan parte hartuko duten piroteknia-enpresak:

  • Abuztuak 12, larunbata - PIROTECNIA ACCITANA MARÍA ANGUSTIAS (GRANADA)
  • Abuztuak 13, igandea - PIROTECNIA HERMANOS CABALLER (CASTELLÓN)
  • Abuztuak 14, astelehena - PIROTECNIA DEL MEDITERRANEO (VALENCIA)
  • Abuztuak 15, asteartea - PIROTECNIA POLEGGI (ITALIA)
  • Abuztuak 16, asteazkena - PIROTECNIA PEÑARROJA (CASTELLÓN)
  • Abuztuak 17, osteguna - LIUYANG NEWYEAR FIREWORKS (CHINA)
  • Abuztuak 18, ostirala - PIROTECNIA LÓPEZ (A CORUÑA)

Abuztuaren 19an amaituko da lehiaketa, Pirotecnia Ricasa (Valencia) pirotekniak eskainiko duen ikuskizun piromusikal batekin. Ikuskizun hori ez da sartuko lehiaketan.

Informazio gehiago piroteknien inguruan


HAUTATU ZURE SUAK

Nahiz eta epaimahai ofizial bat dagoen su-festak baloratzeko, donostiarrek gertu-gertutik bizi dituzte su-festok, eta, beraz, ezinbesteko iruditzen zaigu haien iritzi eta balorazioak entzuten jarraitzea. Horrenbestez, su-festa gogokoenak hautatzeko aukera emango diegu aurten ere. Ea zer pirotekniak irabazten duen publikoaren saria!

Deskargatu eta bozkatu apparekin Aste Nagusiko suak

Ikusi 2017 Donostia Aste Nagusiko zozketaren oinarriak

BOZKATZEKO ERAK

DONOSTIA aplikazioa

Donostia Aste Nagusia 2017 appa deskargatu eta bozkatu su artifizialak, Apple IOS eta Android, 1etik 5era bitarteko puntuazioa bidal daiteke SU-FESTA ataletik. donostiastenagusia.eus atarian aste nagusiko egitaraua eta su artifizialen inguruko informazioa aurkituko duzu.

TXARTELAK

Alderdi Ederren eta Kontxako erlojuetan jarritako Euskaltelen karpetan, gure laguntzaileek txartelak banatuko dituzte, su-festa bakoitzari buruzko puntuazioa eman dezan ikusleak. Euskaltelen karpetan jarritako kutxetan sartu behar dira txartelok.

SARIAK

APLIKAZIOAREN BIDEZ BOZKATZEN DUTENEN ARTEAN:

  • Irabazle bat: lau gaueko egonaldia bi lagunentzat, Erroman, 4*-ko hotel batean, hiriaren erdigunean, ostatua eta gosaria barne direla, Vibo Bcd Travelen katalogoko baldintzen arabera. Joan-etorriko hegaldia (Bilbotik Erromara, eta itzulia), dataren arabera, betiere hegaldian lekua dagoenean.
  • Hiru irabazle: larruzko maleta, larruzko nezeser eta USB-bateria bana.

TXARTELAREN BIDEZ BOZKATZEN DUTENEN ARTEAN:

  • Bost irabazle: bluetooth bozgorailuak
  •  

    DINAMIZAZIO-EKINTZAK

    Euskaltelek hainbat ekintza antolatu ditu su-festak eta, oro har, Donostiako jaiak dinamizatzek; besteak beste: Star Warsen presentzia, Bizikleta Festa eta Hiru3 dantza

     
    Bilaketa aurreratua - Ekitaldiak - Kontaktua - Mapa web